bitarte.jpg
bitarte.jpg

Zer da wiki bat?


web horri bilduma bat
  • edonork,
  • edonoiz,
  • edonon errez edita dezakeena
    1. web nabigatzaile bat erabilita
    2. ez da behar ez programa bat gure ordenagailuan instalatuta edukitzea, ez eta webmaster baten atzetik ibiltzea ere.
Berez, web horri hauek editatzeko pronto daude, irekiak, alegia; dena den, posible da hala nahita
  • erabiltzaile kopuru jakin batzuei bakarrik aldatzeko baimenak ematea
  • edo erabat ixtea, inori ere ez ematea aldatzeko baimena.


Wikis

in Plain English

bitarte.jpg2007/05/29
3:52
bitarte.jpg
bitarte.jpg

From: Leelefever-ek jarria




Azken finean, interneten dagoen aplikazio bat besterik ez da:
  • Informazioa/ezaguera sortu, aldatu, ezabatu edota partekatzeko,
    1. HTML kodea ezagutu gabe, marken hizkuntza ezagututa eta ikusizko editore informazioa egokituta,
    2. Testua idatzi eta formatua ematea
  • Irudiak eta multimedia eduki batzuk gehitzeko,
  • Estekak erabilita, beste edukia lotzeko,
  • Izandako aldaketen goraberak gordetzeko,
  • Argitaratutako informazioari buruzko eztabaidak eskura jartzeko,
  • Informazioa/ezaguera dinamikoki kudeatzeko,
  • RSS-en jarioari esker, jarritako edukia errez partekatzeko.

Horri esker, ezagueraren bilduma partekatua
  • etengabe osatzen da,
  • erabiltzaileek beraiek garatutako informazioari esker gero eta aberatsago bihurtzen da,
  • prozesu batean sortuta egonda, eskuragarri dugu
    1. web horri honen aldaketak jakitea: zenbat, noiz, zer,
    2. edukiaren garapena nondik-nora joan den zehaztea.


Wikis en educación:

sus múltiples usos

Wikis en la escuela

7 Wikis para 7 Clases





Jose Cuerva -k igoa. Gazteleraz.
Francisco Daniel-k jarria. Gazteleraz.
Educablog-k ere jarria. Gazteleraz.


Wikiak eta oinarrizko trebetasunak:

  • Informazioaren kudeaketa eta trebetasun digitala:
    1. informazioa bilatu, aurkitu, aztertu, kudeatu, bereganatu, laburtu, azaldu eta partekatzeko trebetasunak
    2. informazioa bera ezagueraz bilakatzeko ahalmena,
    3. euskarri desberdinetan gordetzeko aukeraa,
  • Partaidetzaz eta elkarlanaz sortutako lan gunea gauzatzeko gaitasuna,
  • Norabide bakarrekoa eta mailakatua ez den ikaste prozesu bat posible izateko trebetasuna,
  • Ikaste prozesu bateko eragile guztien artean ezaguera garatzeko gaitasuna,
  • Irakasle-ikasleen rolen egokitzapena bilatu beharra:
    1. Irakasleek beraiek bere rol berriei tamaina hartzeko aukera
      • informazioaren aisatzaileak eta aholkulariak,
      • ikaskuntzaren aisatzaileak,
      • Bitartekoen diseinatzaileak,
      • Moderatzaileak eta tutore birtualak,
      • Etengabeko ebaluatzaile eta aholkulariak,
      • Orientaztaileak
    2. Ikasleek beraiek bere rol berrietara moldatzeko posibilitatea
      • irakasle-ikaslea, bere ingurukoen partaidetzari eta elkarlanari esker ikasten duena,
      • kolaboratzaile-ikaslea, ezaguera berez ez da existitzen, gauzatu egin behar da beste ikaskide eta irakaslearen laguntzaz,
      • laguntzaile-ikaslea, taldelanean oinarretzen dena.

bitarte.jpg
bitarte.jpg
Diapositiva1_600.PNG
bitarte.jpg

Francisco Daniel-k jarria.


Wikien erabilerak:

  • Eduwikiak, ikaste prozesu baten bitartekoak:
    1. ikaskuntzaren gune birtualak,
    2. ikaskuntza baterako baliabidea: adibidez, Wikipedian parte hartzeko aukera, artikulu zientifikoak nola idazten diren lantzeko aitzakian,
    3. Interneten norberaren nortasuna eraiki eta besteekiko harremanak sustatzeko daitekeen baliabidea,
    4. Portafolioa, taldearen zein ikasle bakoitzaren apunteen pilaketa,
    5. Taldelanean osatutako ikaskuntza prozesu baten euskarria,
    6. Bandalismoaren kontra Kaxero@Mundua blogean aldarrikatzen den arrastoa jarraituz, baloreen aldarrikapena: adibidez, auzolanaren balioa zenbateko den geureganatzeko .
  • Ikastetxeen baliabidea:
    1. Aldizkari digitala
    2. Eskolaz kanpoko ekintzak
    3. Esperientzien argitalpenak
    4. Bitarteko bildumak
  • Web orri pertsonalak sortzeko plataforma:
    1. Irakasleen ezaguera edota baliabideen datu basea
    2. Irakasleek ikasleei eskura jarritako bitarteko bilduma

bitarte.jpg
bitarte.jpg
Diapositiva2_600.PNG
bitarte.jpg

Francisco Daniel-k jarria.



Hona hemen euskaltegi mundutik Karrajuak proposatzen diguna:


bitarte.jpg
bitarte.jpg"Ideia batzuk motorra berotzen hasteko:
  • Wikipediaren edo wikien inguruko atazak edo ikasmaterialak sortu, girotu, trebatu eta informatu.
  • Zirriborroak egiteko wikiak sortu debaldeko wiki-zerbitzuren batean (wikispaces, webpaint), ohitura hartu, idazten dena atontzeko, eta publikatu aurretik feedback-a jasotzeko.
  • Norberari interesatzen zaion informazioa bilatu, eta hutsuneak apuntatu. "Zer falta da?" "Idatziko dugu?".
  • (Euskal) Wikipediaren inguruko hitzaldiak edo aurkezpenak egin euskaltegian. Egingo nuke batek baino gehiagok gustura emango lukeela,
  • Norberaren euskaltegiaren sarrera egin.
  • Euskaltegi sarrera osatu. (Bai, hobe genuke inor endredatu baino lehen guk geuk egitea, bai).
  • ...Gehiago?"
bitarte.jpg



Sintesia moduan, Wikiak irakaskuntzan konzeptu-mapa:


wikiek_600.png


Wikiak irakaskuntzan, EuskalJakintza Ikastolako Maite Goñik egina.
Wiki, c-maps hau Sergio Mestrerena da.





wikispaces.png
Wikiak sortzeko eskura dugun plataforma bat

Abrir una cuenta

en Wikispaces

bitarte.jpg
bitarte.jpg
bitarte.jpg

Carmen Vera Pérez-ek jarria.Gazteleraz


WIKI: linean duzun web orriak sortzeko erraminta bat da. Sortzen diren guneak bat-patekoak, auzolanean, jakintza eta elkar lana partekatu nahian eginak izaten dira. Wiki bat zer da? Wiki bat ala blog bat?
Wikien ahuleziak honako hauek izaten dira: bandalismoa, arinkeria, norberaren publizitatea, objektibotasunik eza,...
Wikien abantailak: erabilgarritasuna, auzolanaren euskarria, egokitzapena,...
Irakaskuntzarako erabilerak. Zer egin daiteke wiki baten bitartez?
18. diapositibatik aurrera, Wikispaces plataforman lan egiteko tutorial zehatza azaltzan da.




Wikispaces Kodeak,

Baduzu eskura web orri bat, esperimentu askokoa; kontsultatzen baduzu Wikispaces plataforman /Text editor/ erabilita edizioa errezagoa izango zaizu.



  • Adibideak


bitarte.jpg

wikipedia.jpg

Wikipedia entziklopedia askea duzu, guztion artean sortu eta hobetutako edukiak batuz informazioa eta jakintza ugari modu librean zabaldu eta erabiltzeko aukera eskaintzen du. Euskarazko Wikipediaren Bloga.
Euskarazko bertsioan, une honetan (2011-05-22), 1000.000 artikulurekin gabiltza lanean. Bertan parte hartu nahi baduzu, artikulu berriak sortu eta daudenak osatuz, proba orrian saioak egiten eta gure txokoa bisitatuz has zaitezke:

Gure sarrera Wikipedian: [Wiki] bitarte.jpgGure erabiltzaile: [Geugara]

Wikipedia_Sarrera.pngbitarte.jpgWikipedia_Lankide.png

bitarte.jpg

citizens.jpg

Entziklopedia baten proiektua eta gehiago izan nahi du.
Web2.0-an, proiektu honek sinesgarritasuna eta kalitatea uztartu nahi du; horretarako, zenbait adituk bideratzen dute proiektuaren garapena. Ez da posible ezizenarekin aritzea edizio lanetan.



Wikipedia ez da ...

Wiki ekarpenak



Josieror-ek igoa.
Josieror-ek igoa.


  • Herramientas

wikimatrix.png
bitarte.jpg
Zenbat wiki plataforma dauden edo zeintzuk diren bere ezaugarriak jakin nahi izanez gero, esteka honetara jo beharko duzu.
Wetpain eta Wikispaces-en arteko erkaketa baten emaitzak ikusi nahi badituzu, jo ezazu esteka honetara: WetPaint-Wikispaces

Konparaketak egin nahi badituzu hara hemen beste lotura interesgarri bat:

Comparison of wiki software

wetpaint_logo.png

Hona hemen wikiak sortzeko beste baliabide bat.
tiddly.jpg

Oinarrizko tutoriala era aurreratuago batean plataforma wikiak zertan diren jakinminez bazaude jo ezazu helbide honetara. Gazteleraz.
wikiHow.gifbitarte.jpg

"Nola egiten den" manuala osatzeko helburua, proiektu publiko bat. Gazteleraz

wikilearning.gifbitarte.jpg

Ikasteko asmotan eratu den wiki askeen komunitate bat. Gazteleraz

jotspot-google.jpgbitarte.jpg

Google-k erosi berria duen wiki plataforma bat. Gazteleraz

flexi.jpg







tiddlywiki.png


TiddlyWiki, irakaslearen agenda digitala


bitarte.jpg
bitarte.jpg

bitarte.jpg
Eduvlogs
Gorka J. Palazio, Euskal Herriko Unibertsitatea,
Ikasvlogak


TiddlyWiki:
  • zer den eta zertarako
  • nola instalatu
  • aplikazioaren parteak
  • nola editatu TiddlyWiki-n
  • web zerbitzu bezala
  • adibideak hezkuntzan

- blog-wiki pertsonala, asinkronoa, ez-lineala eta berrerabilgarria
- blog-wiki ajaxtarra, arina eta erabilterraza
- oso erreminta ona da
  • web-garatzailearentzat,
  • baita oroimen txarreko irakasle eta ordenatua ez den ikaslearentzat ere
- TiddlyWiki baino hoberik ez duzu aurkituko:
  • agendak,
  • telefonoak,
  • apunteak... kudeatu nahi badituzue
- aplikazio librea da; elkarlanaren bidez garatua izateko eginda dago: konpatibilitatea bilatzen du, beste aplikazio pribatibo batzuk ez bezala.
- sistema eragile guztietan dabil, baita sistema eragileen zapore guztietan ere.
- datuak kronologikoki ordenaturik gordetzen ditu, blogetan egiten den bezalaxe eta, gainera, blogetan baino bilaketa azkarragoa eskaintzen du: HTML fitxategi bakarrean gordetzen da dena.
- Disko gogorrean sartzen diren datu guztiak nabigatzailearen bidez ikusgai izango ditugun datuak HTML fitxategi sinple baten bidez.
- aplikazioa baliatuz, metainformazio eta lotura asko HTML fitxategi soilean: disko gogorra + web nabigatzailea = dena eskuragarri
- aplikazioa instalatzeko bi gauza eduki behar dituzu kontuan:
  • Beti ere TiddlyWiki bat hutsik eduki behar duzu, txantilioia bailitzan.
  • TW fitxategiei izen desberdinak eman proiektuak egiten hasteko

TW-k badu gauza ona: TiddlyWikiak instalatzeko ez dugu ezer egin behar, hau da, ez dugu ezer instalatu behar HTML fitxategia bera da aplikazioa.





  • Estekak


Gehiago sakondu nahi izanez gero jo ezazu, gaztelerazko helbide hauetara:

Herramientas Web Dos Cero

Wikis







46 aldiz eraldatutako orria.
Azken iruzkina: May 22, 2011 12:05 pm GMT - txetxu_garaio txetxu_garaio-k egina