bitarte.jpgbitarte.jpg

"Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko webgune bat da. Blogari bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat bailitzan, albisteak, iritzia, irudiak, poesia... Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat.

Blog bat edukitzeko doako zerbitzuak daude. Hala ere, badaude ordaindu beharrekoak . Blog bat eduki nahi duenak publikazio plataforma ugarietako batera jo eta minutu gutxian sortu eta idazten hasi daiteke blog bat."
Wikipedia


Bloga egiten duenari nola esan euskaraz? Nahiko lan.
5.464 blog inguru daude euskaraz, 2007/07/09, blog-en komunitateari eta plataformari buruzko informazioa.
Blogari.net-eko euskarazko blog-en zerrenda.





||
||
||
  • Plataformak




berria_logo.gif
Egunkari honen bitakoraren
artean, denetik topa
dezakegu: literatura,
bidaiak, politika

PELLO URZELAI, Konponbidearen talaia
IMANOL MURUA URIA, Mahai jokoan
ENEKO BIDEGAIN, Ipar haizea
ANJEL LERTXUNDI ESNAL, Hitz beste
OIER GUILLAN, Eskuorri galdua
JUAN LUIS ZABALA, Inon izatekotan
BIXENTE SERRANO IZKO, Nafar periferiatik
(EPAIKETARI BURUZKO BLOGA), 18/98, auziari auzi
PELLO ZABALA, Mendiko behatokia
BRIGADISTA BATEN LEKUKOTASUNA, Palestina
FERNANDO ROJO, Noraezean ibiltari
sustatu.gif

Profesional euskaldunarentzako albistegi bat da Sustatu. Ekonomiaren alor desberdinetan (irakaskuntza, industria, zerbitzuak...) lanean diharduten eta prestatzen ari diren gazteentzako zerbitzu bat.
Sustaturen helburu nagusiak:
  • Informazioaren sorkuntza eta hedapena.
  • Profesional euskaldunen komunitatea trinkotzea.
blogari.jpg
Sortu zure bloga di-da batean.
bitarte.jpg
Bertako kontadorearen arabera, gaurko (urriak, 8) estatistikak honako hauek dira:
  • 173.176 bisita
  • 11.011 mezu
  • 8.215 irudi
  • 16.12 mezu/eguneko
  • 2.875 erabiltzaile
blogak.jpg

CodeSyntax enpresak Bitakora blog softwarearekin sortutako blog komunitate bat da. Bizpahiru urratsetan, edonork bloga euskaraz sortzeko tresna bat gehiago da.
Proiektu honen helburuetako bat da Aurki.com bilatzailearena baino harantzago iristea da, jario edo feed-ez baliaturik.
Zein aukera dituzun jakin nahi baduzu, jo esteka honetara: Lan egiteko aukerak
goiena.jpg

Debagoieneko albisteak.
2005eko otsailean sortu zen blog komunitate hau. Harrezkero, blog asko gehitu dira eta komunitate euskaldun bat, bizia eta sendoa, lortzen ari dira.
Blog komunitate honen helburua euskarazko edukiak Interneten zabaltzea da.
eibar.jpg

Eibarko Internet erabiltzaile batzuek posta-zerrenda hau sortu zuten1998ko apirilean. Zerrendaren jardunarekin partaideen arteko loturak sendotu egin ziren, eta horietako batzuek, azkenean, elkartu egin dira Eibar.ORG sortzeko: Internet eta Teknologia Berrien Erabiltzaileen Elkartea. 1999ko urrian eratu zen elkarte hau.
nireblog.png

David González, donostiarra, autodidakta, software librean eta bere komunitateetan aritua. Bere proiektuen artean, GuGara.com dago, interes komunak dituzten pertsonen komunitateak sortzeko lekua ,Blogak, Wikia, Argazkiak eta Foroa duena.
Lorena Fernández Loretahur, Basauri, 1982. Informatikan lizenziatua, bere lanen artean: Loretahur
uztarria.gif

Komunitate honen helburua herritarrak iritzia ematea da. Horixe. Herritar batek, talde batek, elkarte batek... edonork du zeresanik Azpeitia herriko kontuez. Eta horretarako aukera eman nahi dio Uztarriak.
Parte hartzeko baldintzen artean:
  • Euskaraz idaztea. Errespetuan idaztea.
  • Azpeitiko kontuez ere aritzea ahal dela.
  • Herrikoez bertakoez, herriarekin zerikusia duenaz aritzea,. Izen-abizenak erabiltzea edo talde konkretu batekoa izatea. Ekarpen anonimorik ez da onartzen
karrajua.png

Euskaltegien eta helduen euskalduntzearen inguruko gunea da. Mundu honetaz jarduteko plaza eta internetek ematen dituen aukerak esperimentatzeko gune irekia besterik ez du izan nahi.
erabili.gif

Berez ez da blog bat, baina bertan blogean aritzeko zenbait tresna aurki ditzakezu: hiztegiak, esamoldeak, arauak...
MAHATSERRIKO BLOG KOMUNITATEA

Santutxu, Begoña, Txurdinaga, Otxarkoaga, Uribarri, Zurbaran eta Mahatserri osoko euskaldunok elkarrekin nahiz munduarekin komunikatzeko aukera berria daukagu. Ideiak, istorioak, proposamenak, albisteak, ardurak,... plazaratu ahal ditugu blog komunitate honetan.
mundua.png

Blog bat, edozein motako edukiak edota pentsamenduak argitaratzeko erreztasun handia eskeintzen duen webgunea da.
Ez zaitez kokildu! Egin zaitez blogari!

  • Adibideak

bitarte.jpg
bitarte.jpg
bitarte.jpg





  • Esteka interesgarriak

bitarte.jpg
euskaljakintza_berria.png
bitarte.jpg
bitarte.jpgIkasturte honetarako agertu zaigu azal berritua. Nahiz eta irudiarekin blogerako bertan jarritako baliabidei loturiko esteka eskeini, blog osoa kuxkuseatzea edo aztertzea gomentdatzen dizugu.
conversa.png

Honako hau euskarazko blog aipagarrienen zerrenda bat da. Technoratiko lotura kopurua da kontutan hartzen den irizpidea.







bitarte.jpgUso didáctico de los blogs

Creación y gestión de los blogs

bitarte.jpg

===Uso educativo de los blogs===

bitarte.jpg

===Blogs académicos===



Isidro Vidal Uranga-k igoa. Gazteleraz.
Tíscar Lara-k jarria. Gazteleraz.
Tíscar Lara-k ere jarria. Gazteleraz.

Diapositiba serie honetan aipagarriak diren gaien artean bereziki aipatu beharrekoak hauxek dira:

Ezaugarriak:

  • Edukien kudeatzaile txikia eta berezitua,
  • Doakoa ez bada, prezio gutxikoa,
  • Taxutzeko erreza,
  • Gardena: eskatzen den alfabetizazio digitala, eskasa edo hutsa,
  • Edozein tokitatik argitalpen eskuratzeko aukera,
  • Argitara emandakoa kronologikoki agertu,
  • Interfazea erabiltzeko erreza,
  • Dataka edo kategoriaka buruturiko bilaketa erabilgarria,
  • Zure gaiarekiko besteek sortutako web orrirako estekak sortzaile aparta,
  • Zure edukinekiko edo besteekiko harpideduna izateko aukera baliagarria.

Motibazioa:

  • Norberaren lanak argitara emateko erreztasuna,
  • Egile bezala norberaren nortasuna eraikitzeko aukera,
  • Prozesu zientifikoen gardetasuna,
  • Amaraunean dagoen informazioa interpretatzeko testuinguru bat osatzeko aukera,
  • Elkarrekin loturak sortzeko giro berria,
  • Muga guztiak gainditzeko eskura dugun posibilitatea: komunikatzea erreza izaten da denborak eta lekuak gainditzen baditugu.

Abantailak:

  • Aniztasuna, eskaintzea bai erabili beharreko epeetan, bai estiloetan,...
  • Eten gabeko zuzenketa eta gaurkotze prozesua erraztea,
  • Argitara emandako lanak behin betiko publikatuak ez izatea: irakurri ahala, zuzenketa, osaketa, aldaketa prozesu bat hasten da.
  • Elkarren arteko etengabeko elkarrizketa batean sorturiko dokumentuen osaketa burutu ahal izatea,
  • Gehienetan, probisionalki aritu behar izatea,
  • Elkar lanean eraikitako ezagueratarako web2.0ak eskaintzen dituen bitartekoak erabiltzea: tagging, wikiak, del.icio.us,...
  • Ikasteko prozesu motz batean eskuratzen da baliabide bat eskura jartzea,
  • Edozein dokumentutara iristeko behin betiko helbide bat lortzeko aukera ematea,
  • Doakoa izatea,
  • Auzolanean sortu izana,
  • Blogroll, aldameneko zutabe batean hileran jarritako esteken zerrenda izatea,
  • Sortu ahala argitaratutako informazioa eskura edukitzea,
  • Edozein tokitan zein lekutan kontsultatzeko aukera,
  • Web2.0ren beste baliabideak integratzeko duen dohaina,
  • RSS-erako sindikazioa erabiliz, jarritako informazioa eskuratzeko posibilitatea.

Eskolarako erabilerak:

  • Informazioa prozesatuz (bilatu, aztertu, aukeratu, erlazionatu, laburtu), ezagueraren etengabeko eraikuntza,
  • Komentarioen eta trackback-en bitartez, eztabaidak sortzeko joera, (beste batek gu bere blogean aipatzen gaituenean sortzen da trackback bat)
  • Ikaskuntzarako komunitateak sortzeko erreztasuna,
  • Lana planifikatzerakoan eragileekin aurretik gauzatu beharreko negoziazioa,
  • Amaraunaren eta ordenagailuren bitartez egin beharreko ikas prozesu baten laguntza,
  • Dokumentaziorako erabiltzaileen trebetasunen garapena,
  • Era kritiko eta hezgarri batean alfabetizazio digitalaren bilakaera,
    • Zehetasunez,
      • Gelan egin beharreko eskola ekintzen osagarria,
      • Ikastetxearen gelaz kanpoko jardueren jarraipena eta egutegia,
      • Ikastetxeko zein gelako epe ertainerako eta luzerako antolatzen denaren euskarria,
  • Gauza bera ikasteko helburuekin, erritmoa eta metodologiak aldatuz, euskarri berri bat,

Gomendioak:

Blog batean idatzi nahi dugunean hartu beharreko zenbait gomendioen artean hauxek:
  • Testu motzak (200-500 hitz) idatzi: laburpenak, apunteak, zirriborroak izango balira bezala,
  • Testu luzeak idaztekotan, irakurketa bat baino geihago eskaintzen dituztenak burutu,
  • Paragrafoko, ideia bat landu,
  • Gazetari estiloa erabili: bost galderena (5W's), alderantzizko piramiderena,
  • Segun nolako mezuari edota entzulegoari zuzendu, dokumentu multimedia egokitu: pdf, ppt, mp3, avi,
  • Blogetan eskertzen dena batik bat hurbila izan, (trataera objektiboa, ikerlan akademikoetarako gordetzen da),
  • Argitaratutako post-erako kontsultatu diren iturrien aipamen zuzenak jarri, linean hipertestu baten bidez, irakurlegoari bere lana erreztuz,
  • Zerbait praktikoa eskaini, irakurleek beraiek beretik jarritako denboraren trukatu,
  • Jarritako komentarioei
    • erantzun azkarrak eman,
    • norbaitek helarazitako informazioa edota zuzenketak biziki eskertu,
    • irakurleen kritiken aurrean, argumentazioa erabiliz osatu,
  • Hona hemen landu beharreko hiru bertute: konstantzia, pazientzia eta baliogarritasuna kontuan hartu,
  • Ez ahaztu elkarrekin osatzen dugun blogesfera; beraz, gaiaren inguruko komunitateak sortu, elkarren aipamenak bultzatu, kedadetan agertu,...
  • Azkena eta interesgarrien: egiten duzuna egiten duzula, dibertitu.

Blogetan ari garela, kontuan hartu beharreko etika kodea:

  • Galerazita dago:
      • Egile lizentzia ez errespetatzea,
      • Kopy-pastetzea,
      • Iturria ez aipatzea,
      • Parte hartu baino lehen, esandakoa ez irakurtzea,
  • Goraipatzen da:
      • Gardentasuna,
      • Besteek esandakoaren kopia aberastea,
      • Zuzentzea,
      • Norberaren ikuspuntua azaltzea,
      • Kritiken aurrean, azalpenak ematea,
      • Apaltasuna,
      • Dokumentua zein esfortzua bestei eskaintzea,
      • Informazioak, hausnarketak, kritikak, aipamenak gehitzea,
  • Onartzen da:
      • Hutsegitea,
      • Behi-behinekotasuna,
      • Arraziez betetako komentarioei egindako eraizpenak








bitarte.jpg

===Taller y recursos para Blogs===

bitarte.jpg

===Taller de Blogger===


Carlos Guadian-ek igoa. Gazteleraz.
Francisco Herrera-k jarria. Gazteleraz.
Bost pauso Blogger-en bitakora bat ireki, argitaratu eta mantentzeko:


Kontu bat ireki:

  • Bitakora edo blog-aren izena eta hitz gakoa bilatu ondoren,
  • Blog honen editorearen izena zehaztuta,
  • Googleren kontu baten helbidea (Gmail-ekoa, beraz) idatzi eta gero,
Bertan agertzen diren erabilerako baldintzak onartuko ditugu.

Bloga edo bitakora honen izena eleitu:

  • Gure bloga izendatu eta gero,
  • URL edo gure blogaren helbide elektronikoa erabaki ondoren,
  • Egiaztatzearen aldeko gakoa jarrita,
konfigurazioa aldatu nahi ez badugu, aurrera egingo dugu.

Txantiloia aukeratu:

  • Blogger-ek eskaintzen dituen artean, horietako bat aukeratu eta gero,
  • Gure bitakora argitaratzeko prest gaude.
Sarrerak, edo post-ak, argitara eman baino lehen:

  • Testua prozesatzaile batean zein blogean bertan idatzi ondoren,
  • Testuari dagokion multimedia fitxategiak gehitu eta gero,
  • Post honen izenburua aukeratuta,
  • Etiketak, edo tag-ak, gehiturik,
Argitara emateko botoia sakatuko dugu.

Bitakoraren konfigurazioa:

Hala nahita,
  • bitakoraren izenburua, URL-en helbidea, data, hizkuntza, komentariotarako formatua, edukien sindikazioa, txantiloila aldatzeko aukeran dugu,
  • Argitaraturikoa aldatu, zuzendu edota osa dezakegu,
  • Komentarioei kudeaketa egokia eman diezaiokegu.

Helburua erabiltzaileen begi bistan egotea bada:


  • Direktorioetan agertzeko erregistratze tramitea burutu,
    • Blogalaxia,
    • Icerocket,
    • Blogshares,
    • Bitacoras.com,
    • Technorati.com,
    • Feedster.com,
    • loglines.com,
    • yndic8.com,
    • Dmoz.org
  • RSS edo kanal desberdinetatik edukiak ezaguterazi
    • Blogger-en zerbitzu automatikoa helbideari atom.xml gehigarria erabiliz,
    • edota Feedburner-ek dituen estatistika zerbitzuak hautatuz,
  • Agregadore zerbitzuetan edukien berri aditzera eman,
    • Technorati-ren tag-ak ipini.
    • Ping bat bidali
    • Dagoeneko interneten dauden zerbitzuen bitartez, norberak egin: King Ping, Pingoat, Ping-o-matic
    • Normalean argitaratzeko bitakoretan post-eko automatikoki sortzen direnak bultzatu.

Estatistikak:
  • Web2.0-ren zerbitzuetan: aDEmails
    • Extreme Tracking
    • Google Analytics
    • traceIcs
    • Feedburner
    • StatCounter
  • Beste bitakoren konparazioen bitartez zure blogaren berezitasuna edota eboluzioa jarrai dezakezu. Alexa







bitarte.jpg

===La Web 2.0===

bitarte.jpg

implicancias.jpg
Fernando Santamaria Gonzalez-k igoa. Gazteleraz. Pdf dokumentua , 88 orrialdekoa

Pdf dokumentua orokorrean oso interesgarria iruditzen zaigun arren, jarraian blog-arekin, edo bitakorarekin, lotura duena gaiak besterik ez ditugu aipatuko. Bereziki osorik irakurtzea gomendatzen dizuegu. Dena den, orain bi gai hauxek jorratuko ditugu:


Blog baten osagarriak:

  • Sarrera, edo post-a, argitara eman nahi duguna (testuaren bitartez izaten da, normalean),
  • Etiketak, argitara emandako sarreraren laburpena, hitz gakoen bidez egina,
  • Komentarioak, irakurleek sarrerari gehitutakoa: zuzenketak, osaketak, proposamenak, balorazioak...
  • Harpidetza, irakurleek sarrera berriak eskurago izateko ematen zaien erraminta,
  • Bilaketa, askotan Googleren gadget baten bidez,
  • Sarrerari ipinitako behin betiko esteka, permalink-a,
  • Besteek gure sarrerei jarritako lotura, trackback-a,
  • Gure estekarik interesgarrien zerrenda, blogroll-a,

Blog baten erabilerak:


  • Elkarrizketa asinkronoa: tracbak-ak eta komentarioak profitatuz, aldi berean garatzen ez den elkarrizketa,
  • Ikas guneak: irakurri ahala, ikas prozesua gidatzen duena,
  • Ezagueraren sistema osatzailea: ezaguera ez dago hezkuntz sisteman, amaraunean baizik,
  • Norberaren ezagueraren kudeaketarako erraminta,
  • Hausnarketarako Ikasleen eskuraj arritako web gune bat,
  • E-portafolioa, ikasturtean zehar eginiko lanen bildumaren gunea.







bitarte.jpg

===Blogs en la Web 2.0===

bitarte.jpg

===bitarte.jpg===
Jose Luis Orihuela-k igoa. Gazteleraz.

WEB2.0-a web demokratiko bat ote da?
EZ, inola ere ez. Zerbait izatekotan, web1.0 baino eskuragarriagoa da.

Blogetan agertzen diren baloreak (beti ere, beti behin-behinekotasunean) hauxek dira:
Autoritatea:


Erabiltzaileak berak sortu, saretu eta aukeratzen badu ere,
honek ez du esan nahi jarduera honetatik berez ezaguera ziurtatzen denik.
Parte hartzea:

Parte hartzea zuzena izanda ere,
honek ez du ziurtatzen erabiltzaileen eskubideak eta askatasuna.
Kontrola:


Egon badago, beti ere erabiltzaileek
  • kalitatezko gehipenak egiten badizkiote web20-ari,
  • adierazpen askatasuna defendatzen badute,
  • amaraunaren kudeaketaren ardura Network Neutrality eta ICANN-engan jarraitzen badu,
  • sinesgarritasuna eta erabilera zuzena areagotzen badira.








||
||


educastur.jpg

Web2.0 y Educación, 12:28 minutuko iraupeneko bideo bat, oso interesgarria.
Nahi izanez gero, bertan entzuten den testua irakurri dezakezu esteka honetara jota: pdf formatuan jasotako dokumentua.
wordpress.png

Erabiltzailearenesku liburua. Gazteleraz.
twitter.png



Twitterverse, aplikazio honetako hitzik erabilienak jasotzen ditu..
Twittermap, Google Map batean aplikazio honen erabiltzaileak kokatzen ditu.
Twittervisión, zer mezu bidaliak izan diren jakinarazten du.
Twitter, New York Times egunkariaren albisteak jarraitzeko aukera ematen du.
Twitter, BBC News-eko albisteak jarraitzea errazten du.
TwitterMail, E-postatik witter mezuak idaztea ahalbidetzen du.
  • Gadgets / Widgets

Danontzat dohainik.
bitarte.jpg
trikimailu hauen kode zerrendak topatzeko esteka..
Google Desktop-erako trikimailuak,
Gadgets / widget-ak zure ordenagailua-
ren idazmahairako.

Zure ordenagailuaren idazmahaian instalatu nahi badituzu.
Honekin lotuta, beste gehigarri bat, buscador de Google-aren bilatzailea zure blogean jarri nahi baduzu.
Google Gadgets
Gadgets / widget-ak zure blogerako.

Zure bloga ornitzeko kode lerroak.





41 aldiz eraldatutako orria.
Azken iruzkina: Dec 3, 2007 12:50 am GMT - geugara geugara-k egina