bitarte.jpg


128px-Feed-icon.svg.png
XMLren familiako fitxategi formatu bat da RSS, sarritan eguneratzen diren albisteen webgunea eta sarreren blogentzako bereziki prestatua dagoena. Honi esker posible da informazioa elkarbanatu eta beste weborri batzuetan erabiltzea. Honi sindikazioa deritzo.

RSS jarioak irakurri eta aurkezten dituzten programa jario-irakurleak honako hauek dira:
  • Rich Site Summary (RSS 0.91)
  • RDF Site Summary (RSS 0.9 eta 1.0)
  • Really Simple Syndication (RSS 2.0) Sindikazio formatu honen erabilpen nagusia blogetan ematen da. Jario-irakurleei esker nahi besteko blogen eduki laburtua eskura daiteke sistema eragilearen mahaigainean, posta elektronikoko aplikazioetan edo jario-irakurle bezala funtzionatzen duten internet aplikazioetan. Ez da beharrezkoa web nabigatzailea ireki eta webgune guztiak banaka bisitatzea. Informazioren bila joan baino, informazioa gurera erakartzen dugu. Baina garrantzitsuena da informazioaren tratamendu honek sortu duen balio-kate berria. Google Reader, Bloglines, Netvibes, Feedburner, eta beste ugari dira informazioaren erabilpenerako eta banaketarako metodo berriak aztertzen ari diren enpresak. Gai baten inguruan ikertu nahi dugunean ezinbesteko bitarteko bat da.


Wikipedia, besteren artean, Txikiren erakarpena da.



RSS in Plain English

Lección práctica sobre RSS y sindicación



Leelefever -ek Jarria. Ingeleraz.
2007/04/23 3:43
Mboix-ek igoak. Gaztelaniaz.
2007/07/06


RSS fitxategi baten egitura (estilorik gabe):
  • Jarioaren izenburua
  • Jarioaren deskribapena
  • Bidalketaren izenburua
  • Bidalketaren permalink-a
  • Autorea, data eta ordua
  • Bidalketaren edukia

RSS jarioa erabili baino lehen eman beharreko pausoak:
  • lehendabizi, gure informazio iturriak identifikatu,
  • gero iturri horiek eskaintzen dizkiguten albiste zerbitzutara sindikatu (jarioen bidez)
  • azkenik jario irakurle batean, harpidetza guztiak gehitu.
Horrela, egunero egin beharko genukeen lan bakarra jario irakurlea begiratzea izango litzateke. Berak emango baitigu sortu berri diren albisteen berri.

Rss jarioen erabilpenak:
  • Orokorrean, maiz eguneratzen diren webguneetan: aldizkarietan albisteak jasotzeko, adibidez,
  • Blogetan,
  • Partekatutako egutegietan, ekimen desberdinen berri ahalik eta azkarren jasotzeko,
  • Eguraldi alertak jasotzeko,
  • Musika berriak jasotzeko,
  • Aireportuko atzeraldien berri izateko,
  • Softwaren berri izateko,
  • Gogoko ditugun saskibaloi, edo futbol taldeen emaitzen berri izateko,
  • Trafikoaren berri izateko,
  • etabar...

RSS jarioetara harpidetzearen onurak:
  • notizien berri izatea bat-patean, une oro,
  • Leku bakar batetik, webgune desberdinen titularrak jarraitzeko aukera izatea, hau da, askotan edota gutxitan eguneratzen diren webguneen jarraipena egiteko metodo eraginkorra, esate baterako,
    • Beraz, eduki piloa irakurtzeko aukera izatea klik gutxi eginda,
  • Informazioa era sinplean aurkeztua izatea,
  • Posta elektronikora egindako harpidetzekin aldentzea,
    • jarioetan ez dago inongo posta helbideren aipamenik; beraz, ez dago publizitaterik, ez birusik, ez spamik,
    • jario batera egindako harpidetza berehala moztu daiteke inori inongo abisurik eman gabe,

RSS jarioetara harpidetzearen desabantailak:
  • Jario batzuk artikulu osoaren zati bat bakarrik izatea, ez artikulu osoa,
  • Zure gogoko webguneak RSS jariorik ez izatea,
  • Informazio bolumenarekin gaindituta sentitzea: badago 300 jario baino gehiagotara harpidetutako rss erabiltzailea!

Non aurkitu RSS jarioak:
  • Webgunean bertan:
    • “XML” edota “RSS” izena duten testu-linkak edo botoiak bilatuz,
    • “Harpidetu zaitez!” dioen linka bilatuz,
  • Firefox erabiltzen baduzu: RSS jarioa duen webguneko helbide leihoaren eskuinean agertzen da harpidetzeko aukera.

Non bildu eta nola antolatu harpidetutako jarioak:


  • Firefox nabigatzaileak eskaintzen duen agregatzailea erabiliz.

RSS agregatzailearen zerrenda osoa kontsultatzeko:
RSScompendium.jpg


Jarioak eta markadore sozialak

bitarte.jpg
bitarte.jpg
bitarte.jpg

Ikate-ek Jarria.




alesti.png






doako “Web 2.0” jario irakurle sinplea eta erabilterraza da. Jario formatu ezagun guztiak, RSS eta Atom bezalakoak, jasaten ditu. Iturri bildumak dituzten OPML fitxategiak inportatu eta esportatzeko aukera ematen du.



reader.jpg





Geugara erabiltzailea


Tutorial para Google Reader

What Is RSS?



ovando-k igoa. Gaztelaniaz
Pbriscoe-k jarria. Ingeleraz.


bloglines.jpg




Tutorial De Bloglines

What Is RSS?



Teketen-k igoa. Elurnet Informatika Zerbitzuak sortutako bideoa. 2006/07/19
Isabeleal-k jarria. Gaztelaniaz.




netvibes.gif




Screencast sindicación en netvibes

Ginger Preview



Lernys-ek igoa. Ingeleraz.
2007/02/15
Adunne-k jarria. Ingeleraz.



Enlaces

bitarte.jpg
bitarte.jpg

Feedburner02.jpg

Sindikazio zerbitzu eraginkor honek bisitei eta estatistikei buruz informazio osagarria ematen du.
Beste aldetik, Blogger erabiltzen baduzu, plataforma honetan bertan oso ondo integratzen da.
newsfeed.gif

Nazioarteko albisteen rss jarioak ematen dituen agregatzaile interesgarri bat.
Firefox_Addons.jpg

Baietz bilatu hemen agertzen diren ia 200 luzapenen artean zure gustuko bat .









17 aldiz eraldatutako orria.
Azken iruzkina: Feb 4, 2008 4:39 am GMT - Pkeizagirre Pkeizagirre-k egina