bitarte.jpg




Sortu, sailkatu, argitaratu, partekatu, bidali, baloratu, etiketatu, gorde, komunitate bat sortu,... hori dena doan eta auzolanean eginda. Jakina, Web2.0 aplikazioaz ari gara. Oraingo honetan, aipatutako prozesuak areagotzeko lehengai gisa diaporamak, diapositibak, aurkezpenak, powerpoint-ak ditugu eraldatzegai.

Aplikazio gehiago badaude ere, bi landuko ditugu bereziki : SlideShare, bata, eta Slide, bestea. Ez ahaztu, dena den, Google Docs plataformak ere aurkezpenak sortzeko, argitaratzeko eta partekatzeko aukera ematen digula.




slideshare.jpg






Tutorial de Slideshare

Introduction to Slideshare

===at Barcamp Hyderabad===


Karina Crespo-k igoa. Gazteleraz.
Kapil-k jarria. Ingeleraz.
Slideshare:,
  • Aurkezpenak online egiteko "youtube"-ren papera betetzen duen aplikazio bat da.
  • Edozein web2.0 aplikazioak bezala, edukia doan sortzeko, sailkatzeko, partekatzeko, baloratzeko erabiltzeaz gain, komunitate bat areagotzeko plataforma bat da.
  • E-postei aurkezpenak gehitu ordez, Slideshare zerbitzarietara igo ondoren, edozein tokitatik eta edozein momentutan eskuragarri edukitzeko abagunea ematen du.

Aplikazio hau erabiltzeko pausoak oso errazak dira:
  • formulario bat bete,
  • aurkezpena igo
    • ikusteko,
    • argitaratzeko,
    • partekatzeko,
    • faboritotzat aukeratzeko,
    • kopiatzeko,
    • norberaren disko gogorrean gordetzeko,
    • etabar.

Karina Crespo-k TUTORIALES sailean.

Web2.0 aplikazioetakoa denez, eten gabeko hobekuntza prozesu batean dago, "beti betan", alegia. Duela aste batzuk hasi zen irudiez egindako aurkezpenez gain, irudien eta soinuen sinkronizazioa eskaintzen.

Bigarren aurkezpenean, berriz, 14 diapositiba ditugu ingeleraz non Kapil Mohan-ek informazio teknikoa eskuratzen digun.




slide02.jpg








||

Tutorial para Slide Show

presentación de imágenes
bitarte.jpg
bitarte.jpg
bitarte.jpg

Karina Crespo-k jarria.Gazteleraz


Web 2.0

bitarte.jpg
Presentation Tools & Resources:
  • Flickr,
  • SlideShare,
  • Zoho Show
  • & More
bitarte.jpg
bitarte.jpg

Patricia F. Anderson-ek jarria.Ingeleraz.

Bestalde, aurkezpen honetan, ingeleraz, Patricia F. Anderson-ek diapositibekin nola lan egin daitekeen azaltzen du. Slideshare aplikazioa bera izan ezik, beste plataforma batzuk aurkezten ditu. Interesgarria suerta dakizuke karrusel osoa aztertzea.



Estekak


bitarte.jpg

slidesroll.jpg

soinudun diapositiben muntaia flash teknologiaz egiteko plataforma sortzeaz gain, bertan gordetzeko aukera ematen duena.
rockyou.jpg

Nerabeentzako trikimailu ezin aproposagoa: soinuez eta irudiez baliatuta, diapositiben muntaketa osatzeko bitartekoa.
slideburner.jpg

Aurrekoak bezala, hau da bertako zerbitzarira igotzeko beste aplikazio bat.
slide.jpg

Beste bat: irudiak banan-banan igo behar badira ere, emaitzak deigarriak izaten dira.
animoto.jpg

Musikaz eta irudiez baliaturik, argazki-animazio ikusgarriak lortzen dira. Horren adibide bat ikusi nahi baduzu, hona emen esteka: Web2.0 dantzan.
Photostage.jpg

Ematen dituen aukeren artean, honako hauek: aurrebistarako pantaila; kolorea, dirdira, efektuak gehitzeko aukera; denboraren hiru lerro (argazkiarena, mikrofonoaren sarrerarena eta musikarena), etabar.
Esan daiteke PhotoStage argazkiez ornitutako pelikulak sortzeko bideo editore bat dela.







10 aldiz eraldatutako orria.
Azken iruzkina: Jan 8, 2008 10:14 am GMT - Pkeizagirre Pkeizagirre-k egina.